Podium osoa hernaniarrentzat, Bolunburu Krosean

Kronika - Erredakzioa 2012ko urt. 18a, 01:00

Pasa den asteburua oso ona izan da Hernaniko korrikalarientzat. CD Hernaniko atletei dagokienean, azpimarra­tze­koa da, infantil mailan lortutako podium osoa. Hori igandean izan zen, Eibargo Arrate zelaian jokatu zen Bolunburu Krosean. Lehenen­go postuan, azken hiru krosetan gertatu bezala, Manex Iradi sailkatu zen. Iradi denboraldi ezinhobea egiten ari da. Bigarren pos­tuan, berriz, Ander Amo­na­rraiz geratu zen eta hirugarrenean, Enaitz Larrañaga.

Sertutxa, Gipuzkoako txapeldun
Joan den ostiral eta larunbatean, Jasone Sertutxa herna­nia­rrak bi domina lortu zi­tu­en Gipuzkoako Txapel­ketan. Ostiralean, 60 metroko frogan, zilarrezko domina lortu zuen, eta larunbatean, 200 me­trokoan, urrezkoa. Beraz, Gipuzkoako txapelduna da, jubeniletan.

Kortabitartek eta Pavonek, brontzea
Bestalde, Gipuzkoako Pista Estaliko Txapelketa jokatu dute kadeteek eta Carla Kortabitartek, pisu jaurtiketan, eta Maialen Pavonek, altuera jauzian, brontzezko dominak irabazi dituzte. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!