Udala, herriko auzo guztiekin bilera-erronda egiten ari da, auzo guztiek ordezkaritza izango duten batzorde propioa eratzeko. Gaur Santa Barbarako auzotarren txanda izango da. Bilera 19:00etan izango da Santa Barbarako auzo elkartean.
Orain arte, Antziola, Karabel, Martindegi eta Lizeagako auzotarrekin egin dira bilerak, eta jendetsuak izan dira.
Gainerako bilerak
- Urtarrilak 23: Osiñaga, Udaletxean 19:00etan.
- Urtarrilak 25: Zikuñaga, auzo elkartean 19:00etan.
- Urtarrilak 26: Latsunbeberri eta inguruak, Iturritxo auzo elkartean, 19:30etan.
- Urtarrilak 30: Portu auzoa, auzo elkartean 19:00etan.
- Otsaileko lehenengo asteetan: Sorgintxulo, Herrigunea, Elizatxo, Etxeberri eta Akarregi.