‘Berriketan’ proiektua jarriko dute martxan gaur Ereñotzun, hau da, adinekoak elkartzeko gune edo taldea. Egitasmo honen helburua da 65 urtetik gorako pertsonak elkartu eta egonaldi atsegin bat egitea. Bertan, besteak beste, gogoratuko dituzte istorio zaharrak, landuko dituzte gai interesgarriak, egingo dituzte eskulanak... Horrez gain, meriendatxoa ere egingo dute. Bilera horiek bideratzearen ardura Araitz Aiarak izango du. Gaurtik aurrera, saioak asteazkenero izango dira, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara, Ereñotzuko Auzo Etxean. Taldea jada sortu da, baina oraindik badago aukera izena emateko (Auzo Etxean) edo bertara azaltzeko.
Garraioa, dohainik
Bileretara joateko edo bertatik bueltatzeko zailtasunak dituztenek ere ez dute kezkatu beharrik, garraioa antolatu baitute. Gainera, garraio hori dohainik izango da.