Graduatua lortu, hizkuntzak ikasi eta unibertsitaterako prestatzeko aukera, EPAn

Kronika - Erredakzioa 2012ko urt. 17a, 01:00

Helduentzako ikastaro ezberdin ugari antolatu ditu lauhileko honetarako EPAk. Otsailetik ekainera izango da. Izen ematea zabalik dago, otsailaren 2ra arte.

Helduen Hez­kuntzarako Ikastetxeak, hau da, EPAk eskaintza zabala jarri du eskura, lauhileko honetarako. Otsailetik ekainera izango da. Besteak beste, Biga­rren Hezkuntzako graduatua lortu daiteke, hizkuntzak ikasi edota uniber­tsitaterako sarrera-proba prestatu. Euskeraz edo gaztelaniaz egin daitezke kur­tsoak. Izena eman nahi dutenek orain dute aukera, epea zabalik egongo baita otsailaren 2ra bitarte. Izena eman daiteke, astelehenetik ostiralera, goizeko 10:00etatik 12:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. EPA, Antziola 62an dago. Tele­fonoa: 943 33 53 18.

Ikasketak eguneratu
Eskaintza zuzendua dago, alde batetik, Bigarren Hez­kuntzako graduatua ez dutenei. Honako ikastaroak egin daitezke: idazten edo irakurtzen ikasi, komunikazio trebetasunak hobetu, bakoi­tzaren ikasketak eguneratu eta Bigarren Hezkuntzako graduatua lortu. Ikastaro horiek, Hernani, Andoain, Urnieta eta Astigarragan eskaintzen ditu EPAk.

Hizkuntzak eta informatika
Graduaturik ez dutenek eta dutenek ere, aukera dute hizkuntzak ikasteko, alegia: frantsesa, euskera eta ingelesa. Horrez gain, informatika klaseak ere badira. Guztiak, astean 2 egunez izango dira. Atzerritarrek gaztelania ikasteko aukera ere badute EPAn.

Unibertsitaterako eta goi zikloetarako prestakuntza
Oinarrizko titulazioa dutenentzat, berriz, badira beste kurtso batzuk. 25 urtetik gorakoentzako unibertsitaterako sarrera-proba presta­tzen laguntzen dute EPAn. Goi Mailako Heziketa Zikloetarako sarrera-probarekin bateragarria da.

Matrikula, doakoa
EPA, ikastetxe ofiziala da, 18 urtetik gorakoentzat, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkun­tza Sailaren esku dago. Ma­trikula doakoa da. Irakas­leak, titulatuak eta espezializatuak dira. Ikasturtea bi lauhilekotan antolatua dago (iraila-otsaila eta otsaila-ekai­na). Ordutegiari dagokionez, klaseak izan litezke goizez, arra­tsaldez, edo gauez

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!