auzotarrak elkartzeko toki baten beharra ikusi eta elkarte bat irekitzeko ideia eduki zuten Luis Gorrotxategi, Patxi Urbizu eta Joxe Mari Urdanpilletak 1962an. Ideia auzotarren artean zabaldu, eta 20-30 fundatzaile ingururekin, urte horretako urtarrilaren 15ean zabaldu zuten 50 urtetan ereñotzuarren txoko izango zena. Atzo, ospakizun eguna izan zuten. Hildako bazkideak gogoan izan zituzten mezan; eta ondoren, elkartean bertan juntatu ziren auzotar asko, hamaiketako eder baten bueltan. Elkarteko sortzaile guztiak gogoratu zituzten, banaka-banaka, eta egun gure artean jarraitzen duten bi omendu zituzten: Luis Gorrotxategi eta Juanito Sarobe. Ospakizun festa haundia maiatzean izango da, hainbat ekitaldirekin.