Urumea bailara indarrak batuta, soluzio baten bila

Kronika - Erredakzioa 2012ko urt. 15a, 01:00

ehundaka bizilagunek bat egin zuten atzo Martute­ne­rako martxan, Urumea bailarak jasaten dituen uholdeen­ aurrean konponbide bat eska­tzen. Bi zutabetan atera zen martxa: Ergobiatik bat eta Txominetik bestea. Biek Uholdeei konponbidea orain! ¡Urumea solución! lemapean egin zuten bidea, eta Mar­tutenen elkartu ziren guztiak, komunikatua entzutera. Deialdia Urumearen aldeko bizilagunek egin zuten, tartean, Portu, Karabel eta Osiñagako auzo elkarteek, eta Hernaniko errugbi eta futbol taldeek.

«Ardura duten erakundeekin elkarlanean hasteko garaia da»
Martutenen irakurritako komunikatuan azaldu zuten, taldea sortu dutela lana eta ahaleginak batu, eta ardura duten erakundeekin elkarlanean hasteko. Azaldu zutenez, joan den mendean egindako hirigintza politikak eta azpiegitura berriak dira Uru­meak bizi duen kolapsoa eragin dutenak: «etengabeko uholde arriskuan bizi gara, eta erakundeek ez diete gure beharrei inongo erantzunik eman. Ez dituzte bailarako ondasun eta interesak babestu; eta ezta herritarronak ere. Gainera, ingurumena zain­tzen ere ez dute asmatu». Komunikatuan baita ere gaineratu zuten, ez dutela edozein irtenbide ontzat emango, Urumeak bizirik jarraitu behar baitu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!