Murua jubeniletan eta Iradi infantiletan, Txapeldunak.

Kronika - Erredakzioa 2012ko urt. 14a, 01:00

Errege Eguneko Krossa jokatu zen Donostian hilaren 6an, eta CD Hernaniko atletak bikain aritu ziren. Jubeniletan Julen Murua hernaniarra izan zen txapeldun. Infantiletan, ere hernaniar bat izan zen aurrenekoa: Manex Iradi. Maila berean, hirugarren postuan helmugaratu zen Ander Amonarraiz. Azkenik, alebinetan, Julen Goikoetxea izan zen hernaniar azkarrena, 4garren helmugaratuta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!