Emaitza mingarria atzokoa, 0-5

Kronika - Erredakzioa 2012ko urt. 15a, 01:00

Hernaniko jokalariek ilu­sio berezia zuten atzoko partidurako: Zubipen joka­tuko zuten aspaldiko par­tez, eta Elgoibar, aurkari zuzena zen. Hortaz, irabaziz gero, aurrerapauso polita izango zen. Gauzak ordea, ez ziren espero bezala atera. Ametsik gaiztoenean ere imajina ezin zezaketen emaitzarekin joan ziren etxera: 0-5 galduta.


3 aukera, 3 gol
Partidu txarra jokatu zuen atzo
Hernanik, batez ere atzeko lerroetan, eta atse­de­naldirako ia erabakita zegoen. Elgoibarrek aldiz, zortea aldeko izan zuen hasieratik. Hiru aukera izan zituen aurreneko zatian, eta hiruak sartu zituzten. Bi­garren zatian ez zen al­daketarik izan, eta 0-5 galdu zuten. Loranen esanetan, par­tidu mingarria izan zen txuri berdeentzat, etorki­zu­nean eragina izan de­zakeena; baina ez dago atze­ra bueltarik. Orain partiduz partidu joan, eta mantentzea du helburu Hirugarren mailako taldeak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!