EGA ikastaroa egiteko matrikulazio epea aste honetan bukatuko da

Kronika - Erredakzioa 2012ko urt. 18a, 01:00

Hernaniko AEK euskaltegian, EGA ikastaroa egiteko aukera dago, eta gogorarazi dutenez, matrikulazio epea aste honetan bukatuko da. Ikastaro hori arratsaldez izango da, astean 2-3 eguneko taldea osatuko da eta EGA azterketa landuko da, hala nola, arauak, zalantzak, entzungaiak, testuak, mintzapraktika... Horrez gain, jakinarazi dute, EGA azterketa egiteko matrikula epea astelehenean bukatuko dela. Informazio gehiago: hernani@aek.org, astigarraga@aek.org edo 607 592 864 eta 607 610 687.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!