‘Criadas y señoras’, arrazakeriari buruzko pelikula, gaur ikusgai

Kronika - Erredakzioa 2012ko urt. 15a, 01:00

Gaur, zine emanaldia izango da Biterin eta helduentzat, Criadas y señoras pelikula emango dute, 19:30etan. Pelikula, Mississippin ko­katzen da, 60ko hamarkadan. Skeeter (Emma Stone) Hegoa­meri­ketako neska gazte bat da eta unibertsitatea bukatu ostean, idazle izatea du helburu. Hiriko bizimodua aztoratuko du, bere asmoa izango baita, bizitza osoa familia dirudunen zerbitzura pasa gero eta mota guztietako diskriminazioa jasan duten emakume beltzei elkarrizketak egitea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!