Garaipena bat bestearen atzetik, igoera lortu arte

Kronika - Erredakzioa 2012ko urt. 15a, 01:00

HERNANIK ez du neurriko areriorik aurkitu momentuz. Denboraldia bukatzeko hiru partidu besterik falta ez diren honetan, jokatutako guztiak irabazi ditu, eta atzoko partidua da horren adibide.

Sei entsaio, eta bi gauzatu
Arratsaldeko aurreneko or­duan hasi zen neurketa, eta hasieratik bukaerara do­mi­natu zuen Hernanik. Oviedo aha­legindu zen joku ona egin, eta aurre egiten, baina ez zuen zereginik izan. Hernani zelaian sendo eta indartsu aritu zen, eta atsedenaldira hiru entsaio eginda joan ziren; horietatik bat gauzatu zuten. Bigarren zatia antzekoa izan zen, eta Hernanik beste hiru entsaio egin zituen. Kasu ho­ne­tan ere, bakarra gauzatu zuten.

Aurrenekoak, Bera Beratik 10 puntura
Hernanik lau puntu eta puntu gehigarria lortu zituen atzoko partiduan, eta lider jarraitzen du, partidurik gal­du gabe. Gainera, bigarren sailkatua, Bera Bera, 10 puntura dute. 

Larunbatean Santande­rre­ko Independienteren kontra jo­katuko dute, Landaren, 16:00etan hasita. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!