Saharan bizi duten egoera ezagutu zuten askok, ostegunean

Kronika - Erredakzioa 2012ko urt. 15a, 01:00

«Saharar herriaren ga­rrasia Hernanira ekarri nahi izan da. Zapalduta daude eta errefuxiatu kanpamendue­tan baldintza oso gogorretan bizi dira: klima, higienea... Lu­rralde okupatuetan berriz, egu­nero sufritzen dituzte es­kubide urraketak: bortxake­tak, kartzelara­tzeak... jazar­pena ikaragarria da sahararra iza­teagatik», hala definitzen zuen Ane Iturbek, antola­tzaileetako batek, Saharan egun bizi duten egoera.

Egoera gerturatzeko, bi modu
Modu asko daude hango bi­zitza eta gertaeren berri ema­teko, eta ostegunean, ho­rietako bi aukeratu zituzten Hernanin. Dokumental baten proiekzioa, eta gaiaren in­guruko pintxo tertulia. 

Garrasia Saharatik da jarri zuten dokumentalaren izena. Txantxangorri elkar­tean izan zen proiekzioa, eta Mun­du­batek antolatu zuen, Herna­niko Kooperazio taldea eta Saharar herriaren aldeko talde her­naniarrarekin batera. Pintxo tertulia ondoren izan zen, eta bertan, doku­men­talean ikusitakoa eztabaidatu, eta egoeraz hitz egin zuten.

 Ekimenaren antolaketak ere, bazuen arrazoi bat: ostiralean 23 preso politikoren kontrako epaiketa hasi zen;, iaz, El Aaiuneko sarraskian atxilotu zituztenak.

Golf lehiaketa, Andoainen
Andoaingo Goiburu golf klubak Sahararen aldeko lehiaketa antolatu du gaur. Osteguneko eta Golf lehiake­tako antolatzaileek parte hartzeko deia egin dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!