Adineko pertsonak elkartzeko taldea, asteazkenetan

Kronika - Erredakzioa 2012ko urt. 15a, 01:00

Ereñotzu Berriketan proie­k­­tua martxan izango da as­te­az­kenetik aurrera. Auzo Udalaren egitasmoa da, eta helburua da, 65 urtetik gorako pertsonak elkartu, eta tarte atsegina pasatzeko aukera izatea. Hala, as­teazkenero elkartuko den talde berria sortu dute. Auzo etxean izango dute asteroko hitzordua, 17:00etatik 18:30­etara, eta aurreneko zita, aste honetan dute. 

 Arratsaldea pasatzeko, gai interesgarriei buruzko ter­tuliak antolatuko dituzte, is­torio zaharrak ekarriko dituzte gogora, eskulanak egiteko aukera izango dute... 

Auzo Udaletik azaldu du­tenez, taldea osatuta dago, bai­na parte hartu nahi duenak oraindik badu izena emateko aukera. Horretarako, Auzo etxe­tik pasa behar du, eta as­teazkeneko hitzordura azaldu.

Saioa eta garraioa, debalde
Horrez gain, jakinarazi dute egitasmoa debalde dela, eta saioetara joan-etorria egiteko garraioa ere izango dela aukeran, debalde. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!