Autobus gorriak ibilbide aldaketa izango du bihartik aurrera Akarregi inguruan. Hortaz, inguru horretan zituen geltokiak ere lekuz aldatuko dituzte; hala jakinarazi du Udalak Kronikara bidalitako oharrean.
Gasolinera inguruko
geltokiak, errotondora
Egun, bi geltoki daude Gasolinera inguruan. Aurrean, Hernaniruntz dagoen geltokia; eta aldamenean, Astigarragaruntz doana. Bi geltoki horiek aldatuko dituzte lekuz. Bihartik, bakarra egongo da, igo eta jaisteko, Karabel eta Akarregi poligonoa batzen dituen errotondan (Servirueda parean).
Karretera nagusikoak,
poligono barrura
Akarregi poligonoko karretera nagusian dauden bi geltokiak ere aldatuko dituzte. Bihartik, poligono barrutik joango da autobusa. Hortaz, geltokiak ere poligono barruan egongo dira: Astigarragara doana 3garren zenbakian, eta Hernanira datorrena, 20garren zenbakian.