Tabernetako Bertsolari Txapelketa jokatuko da bihar, Garin tabernan. Ohi bezala San Sebastian bezperarekin batera antolatu da txapelketa. Gaueko 23:00etatik aurrera izango da. Parte hartu nahi duenak, izena, Garinen bertan eman behar du.
Iaz, Irunera joan zen txapela; Iñigo izan zen irabazlea. Denera, 12 bertsolarik hartu zuten parte eta 4 pasa ziren finalera. Tartean, 3 hernaniar: Iraitz Santa Kruz, Oier Iurramendi eta Xapo.