Taldekako lehenengo tiraldia bihar, Lasarten

Kronika - Erredakzioa 2012ko urt. 14a, 01:00

2012ko Bola Txapelketa bihar hasiko da Taldekako Txapelke­tarekin. Lehenengo tiraldia izan­go da Lasarten. Goizez eta arratsaldez jokatuko da, 10:00e­tatik 11:30etara eta 16:30etatik 17:30etara. Bertan izango dira Hernaniko hiru taldeak: Elur Txori, Ur Mia eta CD Hernani. Taldekako Txapelketako bigarren tiraldia eta azkena, datorren igandean jokatuko da, Gabirian.

Hurrengo txapelketa,
bikotekakoa

Taldekako Txapelketaren ostean, Bikotekako Txapelketa jokatuko da. Txapelketa horretan, lau tiraldi izango dira. Lehe­nengoa Idiazabalen izango da eta urtarrilaren 29an, hilabeteko azken igandean hasiko da.

TALDEAK ETA JOKALARIAK:
Elur Txori taldea:
Miguel Burugain
Jose Ugalde
Aurelio Santos
Nikolas Osaba
Fermin Zuloaga
Julen Loitegi

Ur Mia taldea:
Ibon Miner
Antonio Miner
Leandro Miner
Iñaki Miner
Aritz Zerain
Igor Miner

CD Hernani taldea:

Miguel Arrozpide
J. A. Arroyo
Mikel Arroyo
Andoni Berasategi
Iban Aizpiolea
Vicente Guerra
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!