Partidu erakargarria gaur, errioxarren eta arabarren artean

Kronika - Erredakzioa 2012ko urt. 14a, 01:00

Berria Txapelketako beste kanporaketa bat jokatuko da gaur, 17:00etatik aurrera, Hernaniko frontoian. Errio­xako talderik onena, Titin III eta Arabako amurrio taldea neurtuko dira. Lehia erakargarria espero da eta pelotazaleek gozatu ederra hartzeko aukera izango dute.
Kadeteetan, Petite-San­chez/Landaluze-Arregi izango dira aurrez aurre eta partidu parekatua aurreikusten da, euren probintzietako lau pelotari onenak baitira.
Jubeniletan, Calvo-Me­del/Goikolea-Murga neurtuko dira eta arabarrak nagusi izatea espero da.
Seniorretan ere, oso neurketa parekatua izango da: Kortabarria-Cabreri­zo/Ge­rrero-Iriarte. Bi profesional ohi izango dira aurrez aurre. Cabrerizok Aspen jokatu zuen eta Iriartek Frontisen.

Euskal Herriko Txapelketa
Euskal Herriko Txapelketako partiduak ere jokatuko dituzte gaur Hernaniko pelotariek. Bes­teak beste, paletan, hiru finalerdi jokatuko dituzte Az­koitian, 16:00etatik aurrera. Jubeniletan, alde batetik, Ira­zus­tabarrena-Arrie­ta/Ku­rene neurtuko dira, eta bestetik, Pa­gola-Huizi/Amurrio. Bi bi­ko­te hernaniarrak faborito di­ra. Hirugarren finalerdia se­nio­rrek jokatuko dute, Man­zi­si­dor eta Semperrek, Erreka­leo­rren aurka jokatuko dute. Nor­­gehiagoka parekatua izan­­­go da, baina hernaniarrek ohiko mailan jokatzen badute, irabazteko aukera haundia dute.

Trinketean, 4 partidu gaur

Gipuzkoako Trinkete Txapel­ke­tako 7 partidu garrantzitsu jokatuko dira asteburuan eta gaur hiru izango dira. Besteak beste, aipatu behar da, seniorren lehenengo mailan, Eñaut Es­naolak mailaz jaistea izango duela jokoan, Loiolata­rraren aurka. Gaskan izango da, 17:00ak aldera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!