Hernanik garaipena lortzeko aukera gaur, etxeko beroan

Kronika - Erredakzioa 2012ko urt. 14a, 01:00

Azaroaren 6ko uholdeek, besteak beste, Zubipe futbol zelaia hondatu zuten. Bi hilabeteren ostean, gaur itzuliko da etxeko zelaira 3. mailako taldea eta Emaku­mezkoen Ligakoa, bihar. Bi taldeek irabazteko premia badute eta hernaniar zaletuen animoek garaipena lortzen lagunduko dietela azaldu dute eta bertara joateko dei egin diete herritarrei. Mutilek Elgoibarren aurka jokatuko dute 16:00e­tan eta neskek Intxaurdiren aurka 12:00etan.

Azken postuetatik
ateratzeko aukera

Hirugarren mailako taldea azkenaurreko postuan dago, 15 punturekin; azkena, Za­rautz, lau puntura dau­ka. Txuri-berdeek gaur irabaziko balute, jaitsiera postuetatik ateratzeko aukera izango lukete. Horretarako, Balmasedak galdu beharko luke eta Vitoriak galdu edo berdindu.
Hernanik ez du lan erraza izango gaur. Elgoibarrek az­ken jardunaldietan puntu as­ko lortu ditu eta sailkapen er­dialdean jarri da. Joaneko partiduan Hernanik galdu egin zuen. Partidu osoan berdinduta ibili ziren, baina azkeneko minutuetan bi gol sartu zizkien Elgoibarrek. Txuri-berdeak gogoz entrenatzen aritu dira aste honetan eta zaletuen laguntzarekin irabazteko aukera ikusten dute.

Igoera fasea
Emakumezkoen Ligako taldeak Igoera Faseko lehenengo partidua jokatuko du bihar. Intxaurdi taldea izango du aurrez aurre. Partidu borrokatua eta parekatua espero da, ligan orain arte erakutsi duten emaitzei erreparatuta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!