Adineko pertsonak elkartu eta tarte atsegina pasa dezaten, taldea

Kronika - Erredakzioa 2012ko urt. 14a, 01:00

Ereñotzuko Auzo Etxean talde berri bat sortu dute, 65 urtetik gorako pertsonak elkartu eta tarte atsegina pasa dezaten. Helburua da, tertuliak egiten, istorio zaharrak gogoratzen, eskulanak egiten eta beste hainbat ekintzetan momentu onak pasatzea. Asteazkenetan elkartuko dira, aurreneko aldiz, datorrenean, 17:00etatik 18:30etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!