IGARTZAGAINEKO tunelaren inguruan, Hamaikabatek gezurretan aritu izanaz akusatu zuen Udala asteazkenean, Kroninan argitaratutako prentsa oharrean. Alderdiak zioen, Udalak Diputazioaren erabakia publiko egin aurretik bazekiela tunelaren inguruan aldaketak izan zirela eta ez zutela publiko egin. Horri erantzunez, prentsa oharra bidali du Gobernu Taldeak Kronikara. Oharrean adierazi dute, Udala gezurretan aritu izanaren akusazioa oso larritzat jotzen dutela: «Udalak argitara eman dituen informazio guztietan esaten da, ofizialki, ez zuela aldaketaren berririk. Eta horrelaxe izan da. Asmoak asmo dira burutu arte. Asmo onak gauzatu arte txalotzen ez diren bezelaxe, txarrak ez dira aldarrikatzen; ekiditzen saiatu baizik».
«Gure intentzioa ez da hika-mika aritzea»
Prentsa Oharren Gobernu Taldeak dio, euren intentzioa ez dela hika-mika hauetan aritzea, baizik eta denbora hori herria eraikitzera zuzentzea. Hala ere, gai honen seriotasuna dela eta, erantzun beharra ikusi dutela. Gauzak horrela, ondorengoa berresten dute: «Udalak proiektuaren aldaketa `ofizialki´ jaso zuen egun berean, urtarrilaren 5ean, eman genuen jakitera. Aldundiarekin harremanetan jarri gara, Udalaren jarrera zein izango den garbi utzi nahi baitugu. Azkenik, beharrezkoa den guztia egingo dugu aurreko proiektua mantendu dadin».