Ez zen sorpresarik egon, eta erraz irabazita, Pagola, Urkizu eta Esnal izan ziren Hernaniko Lau eta erdiko txapelketako irabazleak. Finalak asteartean jokatu ziren, infantil, jubenil eta senior mailakoak.
Infantiletako partiduan, oso serio jokatu zuen Loiartek, eta erraz irabazi zion Pagolari; 18-12.
Jubeniletan, Etxegoienek ezin izan zuen finala jokatu, gripeak jota baitzegoen. Altunak jokatu zuen bere ordez, baina ezin izan zion Urkizuren joko onari aurre egin; 22-12.
Seniorretako partiduan Esnalek komodo jokatu eta arazorik gabe irabazi zuen, San Sebastian lehiakor baten kontra; 22-11.