MARTUTENERA martxa antolatu du larunbatean Urumearen aldeko bizilagunak koordinadorak. Goizeko 11:30etan egin dute deialdia, bailarako bi puntuetan: Ergobian eta Txominen. Eta handik, Martutenerako bidea egingo dute oinez. Besteak beste, Urumea bizirik mantenduta, uholdeei aurre egiteko konponbideak eskatuko dituzte.
Eguerdiko 12:15etan txalaparta eta bertsolariek egingo diete ongi etorria martxan parte hartu duten bizilagunei, eta ondoren, manifestua irakurriko dute. Bukatzeko, pintxoa, sagardoa eta batukada antolatu dituzte.
Hernaniko auzo elkarte
eta kirol taldeek, deialdia
Koordinadora, Urumea Bailarako hainbat elkarte, talde eta hiritarrek osatzen dute, tartean, Hernaniko bostek: Portu, Karabel eta Osiñagako bizilagunek eta Hernaniko futbol eta errugbi taldeek.
Guztiek dei egin diete kalteak jasan dituztenei edo konponbide baten bila lan egin nahi dutenei, martxarekin bat egiteko: «Ziur gaude arazoa konpontzeko nahikoa baliabide eta teknologia badagoela. Orain guztik bat egiteko garaia da, eta gai honen ardura duten erakundeekin lanean hastekoa».