Karabelgo 60 bizilagun oinez joan ziren Elizatxo ikastolara, Portu eta Karabel auzoa lotzen dituen errepidetik. Oinezko bide segururik ez dutela protestatzeko egin zuten ibilbidea. 08:40etan abiatu ziren Karabeletik, Udaltzaingoak lagunduta.
Trenbide ondoko bidea,
arriskutsua
Egunero, Karabelgo guraso askok Elizatxo ikastolara eramaten dituzte umeak, eta diotenez, oinezko bidea oso arriskutsua da, trenbide ondotik joan behar baitute. Espaloi bat egiteko eskatu diote Udalari, Portu eta Karabel lotzen dituen errepide ondotik, eta ez apeaderotik. Udalak borondate ona azaldu duela diote bizilagunek, baina obra egin bitartean, erremedio probisional bat eskatu dute umeak eskolara eraman ahal izateko.