Ipintza sagardotegia urte guztian zehar zabalik egoten bada ere, denboraldia ofizialki, orain hasiko dute. Horregatik, eta joan den urteko ohitura jarraituz, bertso bazkaria antolatu dute igandean, 14:00etan. Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña ariko dira bertsotan, eta menua izango da: bakailu tortilla, legatza saltsan, txuleta, eta etxeko postreak. Sarrerak 30 euro balio du eta izena emateko bi modu daude: emailez, ipintza@ipintza.com helbidera idatzita, edo 688 811 724 telefonora deituta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!