Ur-Mia elkarteak 50 urte bete ditu gaur

Kronika - Erredakzioa 2012ko urt. 12a, 01:00

Igandean, urteurrena ospatzeko, bi ekitaldi antolatu dituzte: meza eta hamaiketakoa. Gainontzeko ospakizunak maiatza hasieran egingo dituzte.

Gaur bete dira 50 urte Ere­ñotzuko Ur-Mia elkartea sortu zela, 1962ko urtarrilaren 12an ireki baitzituen ateak. Ospakizun haundia maiatza hasieran egiteko asmoa dute, baina asteburu honetarako ere, antolatu dituzte bi ekintza. Igandean, goizeko 10:00etan, elkarteko hildako kideen omenez, meza egingo da Ereñotzuko San Antonio elizan. Ondoren, 11:00etan, hamaiketako eder baten bueltan bilduko dira elkartean bertan.

Maiatzean, ekitaldi nagusiak
Ur-Mia elkarteko mus txapelketa apirilean hasiko da, eta final haundia izango da maia­tzeko aurreneko ekitaldi nagusia. Horrez gain, ondorengo ekitaldiak dira besteak beste, hilabete horretarako antolatu dituztenak: bola txapelketa, txokolatada, musika, erakusketak, mendi irteera, bazkaria eta bertsolariak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!