Martindegiko bizilagunekin bilera, gaur

Kronika - Erredakzioa 2012ko urt. 12a, 01:00

hauteskunde kanpainan egin zuten moduan, Udala bilera errondak egiten ari da auzoka. Helburua da, Uda­la­ren eta herritarren arteko komunikazioa bultzatzea; ha­la, Udalak duen informazioa emango du, eta herritarren zalantza eta ikuspegi ezberdinak jasoko ditu.

Ekonomia, kanpainak, auzo batzordea... gai ugari hizketagai
Bileretan, Udalak auzoz auzo azalduko ditu hartutako erabakiak eta dituen asmoak, tartean, ondorengoak: Uda­laren egungo egoera ekonomikoaren aurkezpena egin; kanpainan zehar jasotako gaiei erantzuna eman; azken hilabeteetan auzoetan izandako gertaerak jaso; eta auzoek ordezkaritza izango duten Batzorde bat sortzeko asmoaren berri eman.

Herritarren parte hartzea, garrantzitsua
Udalak azpimarratu du, ga­rrantzi haundia duela herritarrek bilera hauetan parte hartzeak, eta hala adierazi dute Hernaniko Kronikara bidalitako oharrean: «guztiok gara beharrezkoak edozein gai jorratu eta garatzerako orduan».

Otsaila bitartean, bilera guztiak
Astelehen iluntzean egin zuten aurreneko bilera Antziolan, eta atzo Karabelgo bizilagunekin elkartu ziren. Hurrengo bi datak ere zehaztu dituzte. Gaur, 19:00­etan, Martindegiko auzo el­karteko kideekin elkartuko dira, elkartean bertan. Urta­rrilaren 16an, astelehenean, Lizeagako auzotarrekin bilduko dira, Larramendi 14ko lokalean, arratsaldeko 19:00­etan baita ere. Eta adostuta duten azken data, urtarrilaren 18koa da, asteazkena. Egun honetan Santa Barbara auzoko bizilagunekin bilduko dira, 19:00etan, auzoko elkartean. Udalak azaldu duenez, datozen egunetan emango dute falta diren bileren egutegi zehatza.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!