«Bazekiten Diputazioak tunela kendu nahi zuela, eta ezkutatu egin dute»

Kronika - Erredakzioa 2012ko urt. 11a, 01:00

Igartzagainako tunela ken­tzearen inguruan prentsa oharra bidali du Hamaikabat alderdiak Hernaniko Kro­nikara, eta bertan dio, Gobernu Taldeak zeukan informazioa ezkutatu due­la. Oharrean azaldu dutenez, Gobernu Taldeak urtarrilaren 6an jakinarazi zuen, prentsa ohar bidez, Udalak jaso berri zuela Diputazioak tunela kentzeko zuen asmoaren no­tifikazioa: «oharrean zioten berehala jarriko zirela Di­putazioa­rekin kontaktuan, eta jakinaraziko zietela Go­bernu Taldeak garbi egingo zuela tunela mantentzearen alde».

«Notifikiazioaren aurretik bidu ziren Diputazioarekin»
Hamaikabatek prentsa oharrean dio, Larraitz Ugartek, Mugikortasuneko eta bide azpiegituretako departamentueko foru diputatuak, ida­tzi duen gutunean, argi ikus daitekeela aldez aurretik bildu zirela: «Ugartek idatzitako gutuna urtarrilaren 5an erregistratu zen, eta horrek esan nahi du, In­txauspe eta Gobernu Taldea notifikazioa egin aurretik bildu direla Dipu­ta­zioa­rekin» Alderdiaren ustez, Bildu informazioa ezkutatzen saiatu da, «egiten ari ziren gestio sekretuek etekina izango zutenaren esperantza baitzuten».

«Hernaniarren interesak defendatzeko gauza»
Azkenik, Hamaikabatek adie­­­razi du Intxauspek eta Go­bernu Taldeak erakutsi dutela ez direla hernaniarren interesak defendatzeko gauza: «za­lantza askorik gabe aritu dira gezurretan, eta Ha­mai­ka­ba­ten kontra hain­bat salaketa faltsu egin dituzte. Ha­mai­kabatek ez du barkamen pu­bliko bat espero, baina hernaniarrak benetako ekintzekin defenda­tzea eskatzen dugu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!