Errugbia ezagutzeko deialdia ostiralean, DBH 1 eta 2ko ikasleei

Kronika - Erredakzioa 2012ko urt. 11a, 01:00

Kirol berri bat probatu nahi? Kirola eginez, ikasi eta dibertitu nahi? Lagun berriak egin eta espazio berri bat ezagutu nahiko zenuke? Hernaniko errugbi elkartearen ustez, asko dira kirola hau egiteak dakartzan onurak, eta hori erakutsi nahi diete DBH 1 eta 2ko neska mutilei. Horretarako ate irekiak ekimena antolatu dute ostiralerako. Errugbia probatu nahi duten gazteentzako entrenamentua egingo dute Landaren, 18:30etan
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!