TXAKUR eta guztiko ehiza txapelketa bi tiralditan jokatzen da, eta joan den igandean jokatuko zen aurrenekoa. Txantxangorri elkarteak antolatzen du txapelketa, eta aurtengo edizioan 26 ehiztarik hartu dute parte.
Eperrak, nagusi
Faisaiak eta eperrak izaten dira txapelketa honetan ehizatzen diren piezak, eta igandean, nabarmen, eper gehiago ehizatu ziren: 52tik 37. Faisaiei dagokienean, 26tik 19 bota zituzten. Parte hartutako 26 ehiztarien artean onena Jose Maria San Sebastian izan zen. Bigarrena Odei Egaña geratu zen, eta hirugarrena Josetxo Tejada. Igandeko tiraldia bukatuta jakingo da zein den aurtengo edizioko garailea.