Mozorro festa prestatzeko lau entsaio egingo dituzte aldez aurretik eta fetxak hauek dira: urtarrilak 17 eta 26, eta otsailak 2 eta 7. Bakarka edo taldeka har daiteke parte. Festa otsailaren 18an izango da.
inauterietarako hilabete eskas falta den honetan, antolaketa lanetan hasiak dira. Otsailaren 17tik 21era egingo dira Hernanin, eta Mozorro Festako antolatzaileek egin diete aurreneko deialdia partehartzaileei. Jakinarazi dutenez, aurten ere larunbatarekin ospatuko da festa, eta parte hartu nahi duten talde edo bakarkakoentzat entsaioak antolatu dituzte.
Lau entsaio egingo dituzte guztira: bi urtarrilean, 17 eta 26an; eta beste bi otsailean, 2an eta 7an. Komenigarria da otsailaren 18ko festan parte hartuko duten guztiak azaltzea entsaioetara. Hala ere, jakinarazi dute bakoitzak bere kabuz prestatu dezakeela ikuskizuna, eta hortaz, ez dela derrigorrezkoa entsaioetara joatea.
Entsaioak Biteri kultur etxean izango dira, aipatutako egunetan, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara.
Gazteak, sortzaile
Festaren helburua da, musika aitzaki hartuta, gazteak sortzaile bihurtzea: «normalean, gazteak ikusle eta entzule soilak izaten dira, eta ekimen honekin, sortzaile bihurtzen dira; hori da helburua».
Gazteek, taldeka edo bakarka har dezakete parte, eta aukeratutako musikarekin abestu, dantzatu eta antzeztu egiten dute. Horretarako, soinu ekipoa, mikrofonoak eta behar duten teknologia guztia izaten dute eskuragarri.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!