Hernaniko bolariak punteria lantzen hasiak dira, asteburu honetan baitute 2012ko Bola Txapelketako aurreneko tiraldia. Taldekakoa izango da lehenengoa eta bi tiralditan jokatuko da. Igandean, Lasarten, aurrenekoa; eta hilaren 22an, Gabirian, bigarrena.
Tiraldi guztiak, ekainera bitartean
Taldekakoa bukatuta, bikotekako tiraldia jokatuko da urtarrilaren 29tik otsailaren 19ra bitarteko asteburuetan: Idiazabal, Ategorrieta, Segura eta Añorgan. Ondoren, Lehendakari Saria jokatuko da martxoa osoan eta apirila hasieran. Kasu honetan, Hernanin ere izango da tiraldia: Zerainen, Ereñotzun, Aian, Altzan eta Olaberrian. Urteko azkeneko tiraldi haundia, Gipuzkoako Kopakoa, apirila eta maiatzean zehar jokatuko da, eta kasu honetan ere, herrian izango da tiraldia: Usurbil, Mutiloa, Urnieta, Legazpi eta Floridan. Azkenik, jokatuko diren hiru txapelketak tiraldi bakarrekoak izango dira: Gipuzkoako, Gabirin; Emakumetakoa, Zerainen, eta Euskal Herrikoa, Bizkaian.