landarbasoko Basosoro baserriko esnea edateko aukera izango dute gaurtik aurrera Astigarragako bizilagunek. Behemendi Landa Garapeneko elkarteak jakinarazi duenez, makina Astigarragako Kale Nagusian jarriko dute, Ikatza tabernatik gertu.
Inaugurazioa, egurdian
Esne makina gaur, eguerdiko 12:00etan inauguratuko dute, Behemendiko presidenteak eta Joxe Miguel Iñarra baserritarrak.
Behemendik azaldu duenez, inaugurazio ekitaldira gerturatzen diren guztiek litro bateko esne botila izango dute opari, eta esne «goxoa» dastatzeko aukera ere izango da.