Julian Iantzi aurkezleak irekiko du denboraldiko aurreneko kupela, bihar

Kronika - Erredakzioa 2012ko urt. 10a, 01:00

Gure sagardo berria oihukatuta irekiko du bihar eguerdian Julian Iantzi aurkezleak, txotx denboraldia. Ur­teroko legez, Astigarragako Petritegi sagardotegian izango da ekitaldia, eguerdiko 13:45etan. Aurkezlearen egin­beharra, lehenengo ku­pela ireki, eta sagardo berria probatzea izango da. Hala, ofizialki zabalduko du denboraldia.

Uztaren eta sagardo berriaren nondik norakoak, Sagardoetxean
Ekitaldi nagusiaren aurretik, eguerdiko 12:00etan, Andoni Gartzia Astigarragako Alka­teak uzta berria aurkeztuko du Sagardoetxean, eta sagar eta sagardo berriaren ezaugarriak emango ditu. Horiez gain, sagardoaren munduan azken aldian emandako gertaera garrantzitsuenak ere, azalduko ditu. Ondoren, aurtengo protagonistak, Ju­lian Iantzik, sagarrondo bat landatuko du Sagardoetxea­ren ondoko zelaian.

Sagar kantitatea, joan den urtekoaren antzekoa

Kronikara bidalitako prentsa oharrean aurreratu dutenez, aurtengo sagar kantitatea joan den urtekoaren antzekoa izan da, fruitu tamaina onari esker, eta ekoizpen kontrolatuari eta izurriteak saihesteko prenbentzioari es­ker.

Ahoan lehorra, eta sentsazio luzeko sagardoa
Udazkeneko eguzkiari esker, sagarraren elementu aromatikoak ondo bildu dira, eta hala, zuku afrutatu eta freskoak lortu dira. 2011ko Euskal Herriko uztak 10 milioi sagardo litro inguru ekoiztea ahalbidetu du; joan den urteko kantitatearen antzekoa.
Sagardoari dagokionean, hori kolorekoa da, lasto-koloreko tonuekin. Ahoan lehorra da, txinparta finekoa eta sen­tsazio luzea uzten duena.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!