400 neska-mutilentzat ikasteko aukera, Jocotan Chiquimulako herrian

Kronika - Erredakzioa 2012ko urt. 10a, 01:00

fe y Alegria erakundeak gau­­zatu berri du bere azken proiektua: Guatemalako Jo­cotan Chiquimulako herrian es­kola berria eraikitzea. Orain­­­go honetan gainera, es­kolaz gain, ur putzu bat erai­ki dute, Hernaniko Uda­lak diruz la­gunduta. Az­ken ur­teetan egin duen mo­duan, Ud­­alak, proiektua la­gundu du Hi­rugarren Adina Hiru­ga­­rren Munduaren  GKE (ONG) eta Fe y Ale­griaren bidez.
Hori horrela, Fe y Alegriako kidea den Miquel Cortes  Her­na­nin izango da gaur, hiru helbururekin. Le­hen­da­bizi, eskerrak emango diz­kio Hernaniko Udalari Fe y Ale­gria­ren izenean, emandako la­guntzagatik. Ondoren, eskolaren eta ur pu­tzuaren proiektua azalduko du zehatz me­hatz, eta horretarako proiekzioa eta erakusketa antolatu dute. Azkenik, galderak egiteko aukera izango dute ger­turatutako guztiek. Ekitaldia  19:00etan hasiko da.

Ikasketak, herritik mugitu  gabe
Urriaren 29an inauguratu zuen eskola berria Fe y Alegria erakundeak, Guate­ma­lako Jocotan Chiquimula herrian; eta eskola berri horretan egin dute hain zuzen, ur putzua.
Proiektu berri honi esker, Jocotan Chiquimulako neska mutilek herrian bertan izango dute euren ikasketak egiteko aukera. Fe y Alegria fundazioak azaldutakoaren arabera, eskola berrira, zonaldeko 400 neska-mutil joango dira urtean. Inaugurazio ekitaldian, Miquel Cortesek azpimarratu zuen, Fe y Ale­griaren helburua horrelako proiektuak aurrera eramatea dela, eta edukazioa dela utzi daitekeen herentzia onena.

Pertsona guztiek hezkuntza izatea, helburua
Eraiki berri duten eskola eta ur putzuaz gain, Cortesek Guatemalako egoera politikoa, soziala eta ekonomikoa izango ditu hizpide gaurkoan. Zo­nal­de horretan haurren bazterketa, batez ere neskena, nabarmena dela azaldu du Hi­ru­garren Adina  Hi­rugarren Mundua GKEk. Dio­tenez, per­tsona guztien hezkuntza ba­bestea da Fe y Alegriaren helburua, duintasunez bizitzeko gaitasuna izan dezaten: «hezkuntza babestuta, gizarte justuagoa, parte hartzaileagoa eta solidarioagoa eraikiko dugu».

Pobreziak ere, gora

Egoera sozial eta eko­no­mi­koa­ri dagokionean, po­bre­­ziak gorako bidean jarraitzen du Guatemalan: «betiko mo­duan, pobreziak, eragin haun­­diena emakumeengan eta eskolara joaten ez diren neskengan du. Egoera ho­rrek gainera, gazteen arteko biolen­tzia areagotzen du, eta baita emakume eta nesken bortxaketa eta heriotzak ere».

GUATEMALARI BURUZ,
HAINBAT DATU


* Guatemalak Muga egiten du Mexiko, Belize, El Salvador eta Hondurasekin.
* 110.000 km2 ditu, gutxi gorabehera, eta 14 milioi biztanle.
* Kolonizazio garaian nukleo oso garran­tzitsua izan zen.
* Biztanle indigena asko dago. Bigarrena da Bolibiaren atzetik eta Maya jatorrikoak dira.
* Hizkuntza ezberdinak daude.
* Desberdintasun haundiko herria da, batez ere arlo ekonomikoan. Txuriena da ia aberastasun guztia.
* Latino Amerika kontuan izanda, haur desnutrizio kroniko gehien dagoen herrialdea da, Haitiren atzetik. Eta UNICEF­en arabera, munduko laugarrena.
* Orain dela 200 urte lortu zuen independentzia.
* 36 urtez Gerra Zibila izan zuten eta 200.000 hildako utzi zituen.  1996an sinatu ziren bake akordioak.
* Botere militarrak garrantzia haundia du egun.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!