Gaur hasiko dira entrenamentuak, neskentzako pala eskolan

Kronika - Erredakzioa 2012ko urt. 10a, 01:00

Hernaniko pelota elkarteak neskentzat pala eskola antolatu du, urtarriletik ekainera. Entrenamentuak astearte eta ostegunetan izango dira, 16:45etatik 17:30etara, eta aurrenekoa gaur egingo dute. Azaldu dutenez, behar izanez gero, ostiraletan beste saio bat egiteko aukera egogno litzateke. Eskola ekainaren 16ra arte izango da, eta San Joanen bueltan antolatzen duten txapelketarekin bukatuko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!