Huescako Pirineotan dagoen Bisauri menditik M.G.O, 41 urteko mendizale hernaniarra erreskatatu zuen Guardia Zibilaren mendiko unitateak larunbatean. Guardia Zibilaren prentsa bulegoak Kronikari jakinarazi dioenez, abisua larunbatean, 19:00etan jaso zuten. Dirudienez, 2.350 metrotara, jaisten ari zela, irrist egin zuen mendizale herniarrak, eta hamar metro inguru erori ostean, tibia eta peronea puskatu zituen.
Mendian espezializatutako sei Guardia Zibil arduratu ziren erreskateaz: «Lizarako aterpetxera, kotxez, 21:30ak aldera iritsi ziren. Handik oinez abiatu ziren mendizale hernaniarra zegoen lekuraino, eta goizaldeko 04:00etan iritsi ziren. Eguna argitu arte, bertan geratzea erabaki zuten. Hala, 08:30etan elikopteroz erreskatatu zuten Lizarako aterpetxeraino, eta handik San Jorgeko ospitalera eraman zuten». Kronikari jakinararazi diotenez, bertan dago ingresatuta.