Hernaniko Lau eta erdiko finalak, gaur

Kronika - Erredakzioa 2012ko urt. 10a, 01:00

Hernaniko Lau eta erdiko txapelketa iritsi da azken fasera, gaur jokatuko baitira final haundiak, 19:00etan, kiroldegian. Aurreneko partidua Loiarte eta Pagolak jokatuko dute, infantiletakoa, eta ez dago partidua irabazteko faboritorik. Jubeniletako partiduan, Urkizu izango da faboritoa Etxegoienen kontra. Eta azkenik, seniorretan, Esnal da San Sebastiani irabazteko faborito garbia, Ojue­len kontra erakustaldia eman baitzuen finalerdietan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!