Txotx denboraldiaren irekiera, asteazkenean, Julian Iantziren eskutik

Kronika - Erredakzioa 2012ko urt. 9a, 01:00

Astigarragan, asteazkenean irekiko dute txotx denboraldia, XIXga­rren Sagardo Berriaren Egunarekin. Julian Iantzi izango da aurtengo denboraldia irekiko duena. 12:00etan, prentsaurrekoa izango da eta bertan azalduko dituzte 2011ko uztaren ezaugarri nagusiak, sagarra eta sagardo berriaren nortasuna. 13:00etan, sagarrondo bat landatuko du Iantzik, eta 13:45etan, Petritegi sagardotegian irekiko du lehenengo kupela, Gure Sagardo Berria oihu eginda.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!