Lau egunetara zabaldu da ‘Daiteke’ zerbitzua, herritarren eskaera ikusita

Kronika - Erredakzioa 2012ko urt. 9a, 01:00

Hernaniko Udalak eta Daiteke enpresak sinatutako hitzarmen bat medio, Langa­betuentzako eta lana aldatu nahi dutenentzako orientazio zerbitzu bat jarri zen martxan Hernanin, azaroaren hasieran. Bi hilabetetan izandako eskaera ikusita, Udalak erabaki du zerbitzua, bi egunetatik lau egunetara zabaltzea. Hemendik aurrera, astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan jaso ahal izango da zerbi­tzua, 09:00etatik 15:00etara.
Bulegoa, Sandiusterriko eraikinean dago. Harrema­ne­tarako telefonoa: 943 57 54 24.

Balorazio, positiboa
Daiteke zerbitzuan bi orientatzailek egiten dute lan: Saioa Larruskain eta Arrate Gisa­so­lak. Bi orientatzaileek azaldu dutenez, zerbitzua oso ondo doa. «Eskaera haun­dia dago, eta aurrera begira haunditzen doa; herritarren aldetik jaso­tzen du­gun balorazioa guztiz positiboa da, eta herritarrak poza adierazten dute horrelako zerbitzu batek eskaintzen dienagatik Hernanin bertan, beste inora joan gabe».

Dagoeneko, bi ikastaro
martxan

Urtarrila, ia dena hitzorduz betea daukate; hortik aurrera ari dira orduak ematen, eta jadanik lanean ari dira, bai bakarka baita lan taldetan ere. Esaterako, zehaztuta di­tuz­te bi ikastaro mota: alde batetik, on-line bidezko en­ple­bili­tateari buruzkoak, otsai­laren 17an eta 24ean izango dena, eta otsailaren 9an eta 16an; eta bestetik, korreoa eta emailak bidal­tzen eta jasotzen ikasteko on-line bidezko kandidatu­ra/auto­kan­­didatura izeneko ikastaroa. Azken hori, egun bateko ikastaroa da eta otsailaren 2an izango da. Aurrera begira gehiago ere egingo dira.

144 eskaera,
azarotik abendura

2011ko azaroaren 3tik abenduaren 20ra, 144 ekintza desberdin egin dituzte bulegora jo duten herritarrekin. Horie­tatik 64 ekintza, azaroan izan ziren eta 80, abenduaren 20a bitartean.
Herritarrek gehienbat es­ka­tzen dituzten zerbitzuak honakoak dira:    datuak egu­ne­ratzea; prestakuntza eta for­mazioari buruzko informazioa eskatzea; langabezi txartela seilatzea (hiru hilabetero egin behar da); Lanbiden izena ematea; tutoretza osoa egitea, norberaren egoera be­rrantolatzeko helburuarekin; lan bilaketa prozesu integrala lantzea;     curriculumak egitea edo eguneratzea; kontaktu­ak bilatzea; kandidatura/autokandidatura lantzea on-line; eta internet bidezko lan bilaketaren inguruko prestakun­tza eta informazioa eskatzea.

Perfila: orekatua, gizon eta emakumeak
Eskatzailearen perfilari dagokionez, arduradunek azaldu dute, orekatua dagoela gizon eta emakumezkoen kopurua eta baita atzerritarren eta bertakoena ere. «Gehiengoa langabezian dago, eta gutxiengo batek, lanean aritu arren, daukan enplegua hobetzeko, bere izena ematen du Lanbiden», gaineratu dute.
Zertxobait gehiago zehaztuz, azaldu dute, gizonezkoetan, 40 urtetik gorakoak direla gehienak, langabezian daudenak eta ikasketa maila baxua edo ez oso altua dutenak. «Etorkinei dagokienez, bai emakumezkoak bai gizonezkoak etortzen dira, gehienak langabezian daudenak eta ikasketak badituztenak, baina hemen homologatu gabe; eta azken boladan geroz eta gazte gehiago azaltzen hasiak dira bulegotik, beraien lehenengo lanaren bila», diote.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!