IRAILEAN hasi zuen Molotoff irratiak denboraldi berria, eta ekainera bitartean, programazio hori izango da entzungai 91.8 sintonian. Zuzeneko saioak, errepikamenak, Arrosa sareko saioek eta Info 7ko albisteek osatzen dute programazioa, astelehenetik ostiralera. Gainontzeko orduetan musika izaten da, duten eskaintza.
12 saio, zuzenean
Molotoff irratiko estudioan, 12 saio egiten dira astero, genero eta estilo diferentetakoak, euskeraz eta gaztelaniaz: Lotsagabe, Abrete de orejas, Hernani Ipuzkoa Nabarra, Afonia saioa, Poxpolin kaja, Metal zaleak, Llajta insurgente, Kosmik, Alta fidelidad, Boom bap, Sound System eta Kalenausiko sound sisterra. Musika, aktualitatea, elkarrizketak, kirola, magazinak, kultura eta beste hainbat gai lantzen dituzten saioak dira.
Zuzeneko saio gehienak arratsaldez hasi, eta gauerdira bitartean izaten dira, hau da, 19:00etatik eta 00:00ak ingurura arte. Hala ere, saioa entzuteko aukerarik ez dutenentzat, edo berriro entzuteko, guztiak errepikatzen dituzte; gehienak, arratsaldeko aurreneko orduan, 16:00ak eta 17:00ak bitartean.
Arrosa sareko lau saio,
eta Info 7ko albistegia
Sagastialdeko lokalean egiten diren saioez gain, Molotoff irratiak Arrosa sareko lau saio eskaintzen ditu, astelehenetik ostegunera, 15:00etan: Celosamente gordea, Swing doinuko gauak, Matxura buruan eta Hegoaldeko ostatua.
Horiez gain, astelehenetik ostiralera Info 7ko albistegi eta magazinak entzuteko aukera izaten da, goizeko 08:30etatik eguerdiko 12:00etara.