Neskentzat pala eskola, urtarriletik ekainera

Kronika - Erredakzioa 2012ko urt. 8a, 01:00

Urtero bezala, aurten ere Herna­niko Pelota Elkarteak neskentzat pala eskola antolatu du, urtarriletik ekainera. Entrenamentuak astearte eta ostegunetan izango dira, 16:45etatik 17:30etara. Beharra izanez gero, ostiraletan beste saio bat egiteko aukera ere egongo li­tzateke. Eskolak urtarrilaren 10ean hasiko dira, asteartean, eta San Joan jaietan (ekainak 16) egiten den txapelketarekin bukatu. Izena emateko adin tartea 9-12 urtekoa da. Jakinarazi dutenez, taldeak osatzerako garaian, adina eta maila izango dute kontuan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!