Gaur, 12:00etan, denboraldiko lehenengo batel estropada jokatuko da Kontxan, Aquarium parean. Batelak oso ontzi arinak direnez itsasoak egoera egokian izan beharko du estropada jokatu dadin. Hernanik bost batelekin hartuko du parte gaur, guztira ligarako hamar prestatzen ari diren arren. Batelen Gipuzkoako liga hasi aurretik bi estropada izango dira: gaurkoa Donostian, eta hurrengoa Tolosan. Liga urtarrilaren 21ean hasiko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!