Gasteiztarrak nagusitu ziren atzo: 2-1

Kronika - Erredakzioa 2012ko urt. 8a, 01:00

Berria Txapelketa ostira­lean hasi zen eta atzo, biga­rren kanporaketa jokatu zen Hernanin. Altsasuko Pilota­jau­ku eta Gasteizko Zarama­gako pelotariak izan ziren aurrez aurre. Azkenean, gas­teiztarrak nagusitu ziren 2-1.
Espero bezala, jubenile­tan, Ansa eta Otamendi nafarrak nagusitu zitzaiz­kien Larrañaga eta Ibarron­do arabarrei, 22-9. Seniorre­tan, Mikel Rafael eta Perez arabarrak ziren faborito eta 13-22 irabazi zieten Senar eta Irañetari. Kadeteetan zegoen duda eta Diez de Heredia eta Kandela gas­teiztarrak nagusitu ziren, 12-22, Galarza eta Gabi­rondoren aurka.

Gaur, Euskal Herriko Txapelketako bi partidu
Euskal Herriko Txapelketa hasi da asteburu honetan eta gaur, bi partidu jokatuko dituzte Hernaniko pelotari­ek, etxean. Goizeko 11:00e­ta­tik aurrera izango dira. Lehenengo partiduan, eskuz binaka sub 22an, Aizpitarte eta Lizeaga, Amurrioko bikotearen aurka neurtuko dira. Ondoren, eskuz binaka senior mailan, Ojuel eta Gorrotxategik Galdakaoko Adiskide taldeko bikotea izango dute aurrez aurre.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!