Manzisidor eta Semper finalerdietan dira

Kronika - Erredakzioa 2012ko urt. 9a, 01:00

Euskal Herriko Txapelketako partiduak jokatu dira asteburu honetan eta paletan, senior mailan, Manzisidor eta Semper finalerdietara pasa dira, partidurik jokatu gabe, aurkariak ez baitziren aurkeztu. Bestalde, eskuz binakan, Gorrotxategiren azken momentuko bajak hankaz gora jarri zituen aurreikuspenak. Aizpitartek kategoriaz igo behar izan zuen eta bere ordez Lujanbiok jokatu zuen Lizeagarekin, sub 22ko partidua. Amurrioko Dorronsoro eta Legarretak irabazi zuten 11-22. Senior mailan, lau pelotariek maila ona erakutsi zuten, baina Ojuel eta Aizpitartek ezin izan zuten Galdakaoko Adiskideren aurka, 17-22 galdu zuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!