Maisuetan maisuena: Koteto Ezkurra

Kronika - Erredakzioa 2012ko urt. 8a, 01:00

Koteko Ezkurrak argi utzi du ez duela parekorik, maisuetan maisuena bera dela. Buruz Buruko Orona Masterreko bigarren edizioan ere, bera izan da txapelduna. Izan ere, atzo, 30-28 irabazi zion finala Miguel Mari Urrutiari. Indar haundiko partidua izan zen, emozioz beterikoa, eta oso parekatua. Oso tanto onez gozatzeko aukera izan zuten erremonte zaleek.
Atzoko garaipenarekin, denboraldi honetako banakako bi txapelketak irabazi ditu Ezkurrak: udakoa eta oraingo hau. Urrutia, berriz, bi kasuetan azpitxapeldun geratu da.

Barrenetxea IVak, irabazi
Masterreko finala jokatzeaz gain, atzo beste hiru partidu ere jokatu ziren Galarretan eta besteak beste, Barre­netxea IV erremontista hernaniarrak jokatu zuen Matxin IIIarekin, Agirre­sarobe eta Agirrezabalaren aurka. Hernaniarrak, Ma­txinen laguntzarekin, 30-26 irabazi zuen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!