Urtero bezala, termatara joateko aukera jarri die Imsersok pentsionistei. Otsailetik abuztura bitarteko egonaldiak egin nahi izanez gero, urtarrilaren 16a baino lehen eman behar da izena, hau da, bihar zortzi baino lehen. Irailetik abendura bitartean ere izango da termatara joateko aukera eta eskaera egiteko epea, maiatzaren 16ra arte izango da zabalik. Eskaera orriak Goiz Eguzki jubilatu etxean eta Ongintzan daude. Ongintzatik jakinarazi dutenez, norbaitek eskaera orriak betetzeko arazoak baldin baditu, bertako bulegotik pasa eta bertan lagunduko zaio.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!