Guatemalako eskola batean ur putzua egin dute, Udalak lagunduta, eta proiektua azalduko dute etzi

Kronika - Erredakzioa 2012ko urt. 8a, 01:00

Hernaniko Udalak, Gua­te­ma­la­ko hainbat proiektu la­gun­tzen ditu diruz, Hiruga­rren Adina Hirugarren Mun­durako GKE (ONG) eta Guate­malako Fe y Alegriaren bidez. Lagundutako azken proiektua, eskola bateko ur putzua izan da, Guatemalako Jocotan Chi­qui­mulako eskola batean egin dute ur putzua, hain zuzen, eta proiektu horri buruzko azal­penak emango dituzte astear­tean. Erakuske­ta-proiekzioa izango da 19:00etan, Biterin. Bertan izango da baita ere, Miquel Cortes, Fe y Alegriako zuzendaria, eta proiektuaren inguruko galderak egiteko aukera izango da.

Guztientzako, hezkuntza
Cortesek, herrialdeak bizi duen egoera politiko eta so­zia­laren berri emango du. Zonal­de horretan, haurren bazter­keta nabarmena da, batez ere nesketan. Ez dira eskolara joa­ten. Pobreziaren gorakadak, emakumeengan eragin haun­dia­goa dauka, eta eskolara joa­ten ez diren neskengan. Hel­bu­­rua da, pertsona guztiek Hez­kuntza izatea eta duinta­sunez bizitzeko gaitasunak garatzea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!