Hernanik jaitsiera postuetatik ezin ihes eginik jarraitzen du. Atzo, 1-0 galdu zuen Basconiaren aurka eta azkenaurreko postuan dago. Datorren partidua irabaziz gero, jaitsiera postuetatik ateratzeko aukera izango luke, Balmaseda 2 puntutara baitauka, 17garren postuan. Hurrengo partidua Elgoibarren aurka jokatuko du eta ez da partidu erraza izango.
Emakumezkoen Ligan, Hernani aurreko biekin berdinduta
Emakumezkoen Ligan, Hernanik Tolosaren aurka jokatu zuen atzo eta 2-2 berdindu zuen. Txuri-berdeek bosgarren postuari eutsi diote eta puntutan berdinduta daude aurreko bi taldeekin, hau da, Intxaurdi, 3garren postuan dagoena, eta Tolosa, 4garren postuan dagoena.