Presoei sekulako babesa, Hernanik ere

Kronika - Erredakzioa 2012ko urt. 8a, 01:00

Iragarri bezala, kolosala izan zen, atzo Bilbon, euskal preso politikoen eta iheslarien eskubideen alde egindako ma­nifestazioa. Eta Hernanik eman­dako babesa ere seku­lakoa izan zen. Denera, 11 autobus atera ziren Hernanitik: Atse­gindegitik 9 eta Ereñotzu eta Martindegitik bana. Hain zu­zen, 600 lagun inguru izan ziren autobusetan Bilbora joan zirenak.
Manifestazioari dagokio­ne­an, milaka eta milaka la­gunek egin zuten bat alda­rrika­penarekin. Arratsaldeko 17:40etan abiatu zen mani­festazioa La Casillatik, seni­deak buru zirela, eta mani­festazio burua udaletxera iritsi zenean, 19:00ak baino pixka bat lehenago, oraindik jendea zegoen La Casillan.

Bertso saioa Oiartzunen, gaur
Etxerat-ek, presoen aldeko urteroko bertso saioa antolatu du gaur, Oiartzunen. Sarrerak salgai daude Hernanin, Garin eta Aralar tabernetan. Saioa, 17:00etatik aurrera izango da, Elorsoro kiroldegian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!