Jokoak, antzerkia, herri kirolak, eskulanak, inuxente eguna, ginkana... umeek Gabonetako oporrak jolasean pasatzeko aukera izan dute, Dobera Euskara Elkarteak antolatutako negulekuetan. Helburua ordea, ez da soilik aisialdi zerbitzu bat eskaintzea izan. Umeak jolasean ari diren bitartean, euskera sustatzea izan da Doberaren nahia, eta erantzuna, bikaina izan da.
Bederatzi egun
Maddi Aranburu, Julen Begiristain eta Lara Mitxelena begiraleekin, 26 neska-mutilek hartu dute parte negulekuen aurreneko edizioan. Bederatzi egunetan elkartu dira Biteri eta inguruan, elkar ezagutu eta Gabonak modu diferentean pasatzeko asmoarekin.